top of page

Aitziber Urrutia (Eskalatzaile profesionala)

“Goi-mailako kirolean momentu oro erlojuaren kontra ibiltzea beharrezkoa da ikasketak eta entrenamenduak uztartu ahal izateko”

MAIDER ARANGUREN ETA OIHAN BEDOYA

dsfj.jpg

Aitziber Urrutia Bizkaiko bloke txapelketan (2020), urrezko dominaren irabazlea. Argazkia: Ekaitz Anda

Kirolean zentratua dago zure bizitza? Profesionalki eskaladara dedikatzen zara, horretaz bizi zaitezke?

 

Konplexua da. Eskaladatik bizitzea ez da posible herrialdeko onena ez bazara, adibidez, Alberto Gines. Profesionalki ez gara horretara dedikatzen, baina gure bizitza eskaladara dedikatuta dago horretaz biziko bagina bezala. 

 

Fisioterapia ikasten zabiltza unibertsitatean, nola uztartzen dituzu ikasketak eta entrenamenduak? Erraza al da?

 

Ez da bat ere erraza. Esfortzu estra bat egitea guztiz beharrezkoa da. Astero luze hausnartzen dut ea nola antolatuko ikasi, entrenatu, azterketetara aurkeztu eta txapelketetara joateko. Momentu oro erlojuaren kontra ibiltzea beharrezkoa da ikasketak eta entrenamenduak uztartzea lortzeko goi-mailan. Horrez gain, entrenamenduak moldatu behar izaten ditut, batzuetan denbora gutxiago eman rokodromoan gehiago ikasteko edo alderantziz. Hala ere, ez dut biak txarto egitea nahi, beraz ikasi eta entrenatzeak esfortzu estra bat darama gainean. Barnetik irteten zaizun esfortzu bat da, zaila, baina merezi duena. Beharrezkoa da asko gustatzea zama hau mantentzeko prest egoteko. 

 

Ikasketa eta kirolaren elkartze honek psikologikoki eragin positibo edo negatibo bat duela uste duzu kirolariengan? 

 

Bai, eragin positibo zein negatiboak dituela esango nuke. Alde batetik, kirolak despejatzen laguntzen dizu bai ikasketetatik zein beste edozein arazotatik. Horrez gain, esfortzu handia egiten ditut ikasketa eta eskalada uztartzeko eta bi arloetan emaitza onak lortu ditudala ikustean harro sentitzen naiz, pozik. Bestalde, hala ere, askotan estres asko eragiten du ikasten egon eta entrenatzen egon beharko zinatekeela pentsatzeak, edota alderantziz. 

 

Nire kasuan adibidez, hurrengo astean Espainiako Supercampeonato txapelketan lehiatuko naiz bost egun osoz. Hasi aurretik unibertsitatean bi azterketa ditut eta, amaitu eta berehala, beste bi. Beraz, beharrezkoa dut aste honetan asko entrenatzea baina, aldi berean, ikasketa ordu asko izatea ere. Egunak 24 ordu besterik ez ditu eta ez da erraza antolatzea. 

 

Entrenamenduez haratago, txapelketetan presio handia sentitzen duzu?

 

Bai presio handia dago, bi motatakoa bereziki. Batetik, kanpoko presioa, hainbat gauza pentsarazten dizkizuna, hala nola, ikusleek zer pentsatuko duten jausiz gero, entrenatzailearen presioa, ikusten dagoen jende kopurua… Bestalde, norberak bere buruari jartzen dion presioa dago. Nik zorte handia dut eta psikologo deportiboarekin lantzen dut presio hori, beraz nahiko ondo. Asko eragiten du pentsatzeak oso indartsu zaudela eta asko entrenatu duzula, horrelakoetan presio handiago jartzen duzu zure gainean finalera iritsi eta irabazteko. Eskaladan oso nabaria da zure buruarekin gaizki bazaude presioaren ondorioz, txapelketan islatzen baita; beraz, garrantzitsua da lantzea. 

 

Presio honek norberarengan eragina izan dezakeela uste duzu antsietate zein depresio kasuak sortuz adibidez?

 

Bai, eragina oso nabaria izaten da. Azken finean estres bat gehiago da, agobio puntu bat. Ondo kontrolatzen jakin behar da eta, beti hor egongo dela onartu ondoren, ahalik eta errazen aurrera eramateko esfortzua egiten duzu gain hartu ez diezazun. 

 

19 urte dituzula kontuan harturik, zaila al da gestionatzea entrenamenduak, txapelketak… aldi berean?

 

Txikitatik eskalatzen ibili naizelako nahiko ondo eramaten dut, baina nire taldeko txikiek inbidia ematen didate ez dutelako ardurarik haien gain. Nagusien kasuan zailagoa da gauza gehiago daudelako, baina niretzat ohikoa da.

 

Bizitza soziala mantentzen duzula kontsideratzen duzu? Baduzu aisialdirako tarterik?

 

Ondo antolatzen den pertsona bat naizela uste dut, gauzak bereizten dakiena. Hori dela eta txapelketetara eta lagunekin joateko aukera zein denbora izaten dut.  Askotan lagunekin egindako planak galtzen ditut ezin ditudalako bi gauza aldi berean egin, baina saiatzen naiz horretarako ere tartea bilatzen. Ezagutzen ditut guztiz kontrakoa gertatzen zaien eskaladako lagunak ere, bizitza soziala mantentzea ezinezkoa dutenak. Gainera, eskaladak bertako bizitza soziala sortzen dizu, taldeko lagunekin. Nire kasuan, pentsatzen dut mantentzen dudala, batzuetan ezinezkoa den arren.

 

Zer desberdintasun nabaritu dituzu goi-mailako eta behe mailako kirolaren artean?

 

Orain, goi-mailako kirolean, kontzienteagoa zara eta esfortzu handiagoa eskatzen dizu eskaladak. Lehen, ordu batzuk entrenatzearekin eta txapelketetara joatearekin listo. Baina orain nibela eta esfortzua handiagoak dira eta, hori gutxi balitz, beste hainbat gauza dituzu kirolaz gain. Adin batetik aurrera konturatzen zara zuk egiten ez baduzu, ez duela inork ere ez zuregatik egingo; beraz, esfortzu plus bat bihurtzen da. Batzuetan gogorra da eta entrenatzen zauden bitartean ez ezin duzula jarraitu pentsatzen duzu eta, gainera, ez duzula jarraitu nahi. Baina jarraitu egiten duzu gero nibel horretan ikusten ez bazara desmotibatu egingo zarelako. Orokorrean, orain goi-mailan esfortzu handiagoa egin behar da.

Dietaren bat jarraitzen duzu eskalada maila mantentzeko?

 

Guk ez dugu dieta konkretu bat jarraitzen, baina, kirol guztietan bezala, beharrezkoa da zaintzea. Gehien bat txapelketa aurretik, entrenamendu zehatz batzuetan eta txapelketa bitartean eta jarraibide batzuk kontuan hartu behar ditugu. Egunerokotasunean ez.

 

Elikadura-arazoak ohikoak al dira eskaladan? Ezagutzen al duzu hurbileko kasurik?

 

Bai, nire taldean (Euskal Eskalada Selekzioa) hainbat kasu izan ditugu, oso gazteen artean batez ere. Duela gutxi eskaladako bideo bat atera zen horrelako gauzak azaltzen. Elikadura arazo hauek ez dira gertatzen instagrameko gorputz mota bat izatearren, baizik eta irabazleen edo zure idoloen gorputzak ikusita sortzen diren eraginak direla eta.  Nahiko kasu ezagutzen ditut, gehienak neskak.

 

Nabaritu izan dituzu desberdintasunak generoaren arabera txapelketetan edo klubetan?

 

Ez asko, baina bai. Txapelketetan bloke desberdinak izaten ditugu mutil eta neskentzako. Batzuetan neskek eta mutilek berdina egiten dute, baina neskei errazago jarrita zentzu berezirik gabe. Beste batzuetan entrenatzean neska zarela ikusten dute eta komentarioak entzuten dira, hala nola: “esku txikiak dituelako lortu du egitea” edo “ neska horrek egin ahal badu, guk ere”. Egia da fisikoki badaudela desberdintasunak mutilek indar gehiago baitute, baina beti ez da horrela. Txapelketetan mutilei indarrarekin zerikusia duten gauzak jartzen zaizkie eta neskei, berriz,  teknikoagoak. Askotan gertatzen zaigu baita ere mutilak eskalatzean oso gogorra dela pentsatzen dugu eta ez gara ausartzen, baina gero guk ere egin dezakegu.

 

Gaztetatik eskaladan ibili ondoren, zer onura dakarzkizu kirolak eta eskaladak zure egunerokotasunean?

 

Kirolak orokorrean osasuntsu mantentzen laguntzen dizu. Eskalada, onura horietaz gain, niretzako bizitzeko modu bat da, nirea den zerbait. Nire buruari dedikatu ahal diodan momentu bat da bezala hartzen dut, esfortzu asko eskatzen didana, baina emaitza onak ikustean norberarentzako oso positiboa da. Kirol indibidual bat denez nire burua ezagutzen eta urduritasunak gestionatzen  erakutsi dit. Horretaz gain, asko bidaiatzeko aukera ematen dizu, baita jende asko ezagutzeko ere. 

 

Nola deskribatuko zenuke, orokorrean, 19 urteko neska baten goi-mailako kirol esperientzia?

 

Nire ustez esperientzia ona da, gogorra eta ez-ohikoa baina benetan merezi duena. Esfortzu estra bat denez eta inplikazio estra bat daramanez, ez da erreza. Hala ere, eskertu egiten dut goi-mailako eskalatzailea izatea eta, lan gogorra izan daitekeen arren, ez nuke alde batera utziko.

 

GAKO HITZAK: #Eskalada #Goi-mailako kirola #Presioa  #Psikologia #Ikasketak #Aitziber Urrutia #Kirola

bottom of page